Arratsaldean, 18:00etan, txorimaloen bila irtengo dira umeak; plazan egin dute hitzordua bila joateko eta, bide batez, datorren urterako lore-sendorra gertatzeko. Ordubete geroago, buruhandiekin ederto ibiliko dira etxeko txikienak.
Tantaia jaso eta sua piztu ostean, herriko txistulariek dantzaldia eskainiko dute plazan.