Puri Regidor izango da Eskoriatzako EAJren zinegotzi berria

Maialen Torres 2014ko eka. 17a, 12:58

Duela hiru aste utzi zuen kargua Aitor Urrutia Eskoriatzako EAJko zinegotziak eta gaur aurkeztu dute haren ordezkoa. Puri Regidor arituko da zinegotzi lanetan agintaldia amaitu artean. Biek ala biek agerraldia egin dute gaur goizean.

Urrutiak adierazi duenez, kargua uztea ez da erabaki erraza izan, baina bizi duen egoera pertsonalak eragotzi egiten dio hartutako ardurak behar bezala betetzea. Hori dela eta, nahiago izan du lekukoa Regidorri ematea, bere konpromisoagatik eskerrak emanez, eta alderdiaren babes osoa eskainiz. Gaineratu du beti egongo dela alderdiari laguntzeko prest eta eskoriatzarrei eskerrak eman nahi izan dizkie beragan konfiantza izateagatik.

Regidorrek, bere aldetik, erronka berri honi ilusio eta gogoz ekingo diola adierazi du, eta gaineratu du, herritarrekin harreman estua izan eta elkarlanean aritzea nahiko lukeela. Regidorrek datorren hilean egingo dio zin kargu berriari eta adierazi duenez, astean behin, kexa edo iradokizunik duen edozein herritarrekin biltzeko prest egongo da, sor daitezkeen arazoei elkarlanean konponbidea bilatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak