Luis Ezeizakoek flashmoba grabatuko dute zapatuko jaialdian

Mirian Biteri 2014ko eka. 12a, 12:45
Ikasturtea amaitu baino lehen, urteroko jaialdia egingo dute zapatuan Luis Ezeizako herri eskolakoek. Urtero moduan, jaialdia, tailerrak, bazkaria eta puzgarriak izango dituzte. Aurten, flashmoba ere grabatuko dute eskolako abestiarekin.

Ikasleen jaialdiarekin emango diote hasiera egunari 11:00etan, plazan; bertan, Haur Hezkuntzakoek eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. mailakoek prestatu dituzten abestiak eta dantzak eskainiko dituzte, 5. mailako neska-mutikoek bertsotan aurkezturik.

Hori bukatzerakoan eskolako partaide guztiok (ikasleek, irakasleek zein gurasoek) eskolako abestiarekin flashmoba grabatuko dute toki berean. Eta jarraian, irakasle eta gurasoak elkarlanean, umeendako askotariko tailerrak egingo dituzte.

Etxetik ekarritako jana

Bazkari herrikoia ere egingo dute ikastetxeko arkupeetan; bakoitzak etxetik ekarritako platerak dastatzeko aukera izango da bertan. Eta eguna amaitu aurretik, puzgarriez gain, disko festa ere izango dute umeek, dantza egin dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak