Jende asko ibili da Arizmendi Ikastolak antolatutako Ferixien

Irati Goitia 2014ko eka. 7a, 16:14

Ekaineko lehen zapatuarekin batera, Arizmendik urtero antolatzen duen ferixia egin dute Eskoriatzan. Eguraldi ona lagun, jendetza batu da herriko kaleetan zehar. Baserriko eta artisau produktuak erosteko aukera egon da, besteak beste. Horretaz gain, umeen gunea, musika eta dantzak ere izan dira.

Txorizoa, gazta, euskal pastela, ogia, poltsak, otarrak, taloak... erosteko aukera izan da gaur goizean Arizmendi Ikastolak antolatutako ferixan. Denetarik zegoen, izan ere, ehun postu inguru  jarri dituzte denetara. Arizmendiko umeek ere jarri dituzte eurenak krispetak eta pastak saltzeko. Arrakasta izan dute, izan ere, 13:00etarako dena salduta zuten.

Arizmendik antolatutako ferixia izanda, ezin falta umeendako jolasak. Hala, umeen gunea ere bazen puzgarriez, zezen mekanikoaz, eta aurpegia eta eskulanak egiteko guneaz, Santa Mariñe plazan. Bestalde, txorimaloen lehiaketa ere egin dute.

Eskoriatzako dantza taldeak emanaldia egin du herriko plazan, 13:00etan. Jende ugari batu da. Plazan bertan, Kroxeters taldeak Urban knitting izeneko ekimena egin du. Hala, plazako zuhaitzetan jarri dituzte goizean zehar egin dituzten gantxillo eta crocheta lanak.

Urkabustaizko Joaldunak herriko kaleetan zehar ibili dira azoka alaitzen, baita trikitilariak ere. Giro bikaina egon da Eskoriatzan, eta eguraldi ona lagun, jendetza batu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak