Hitzaldiak, musika emanaldiak eta dantzak Eskoriatzako Aste Zapatistan

Ane Elordi 2014ko eka. 4a, 13:40
TEPEZ elkartekoek Eskoriatzako Aste Zapatista antolatu dute, aurten ere. Egitasmoaren hamalaugarren edizioa egingo da ekainaren 9tik 14ra. Helburua da ezagutzera ematea Chiapaseko (Mexiko) hainbat proiektu eta komunitate nola lagundu; baita baztertutako herri, kolektibo eta ekimenei elkartasuna adieraztea. Horretarako, askotariko ekintzak antolatu dituzte, besteak beste, bazkari mexikarra, antzerkia eta kontzertuak.

Ekainak 9, astelehena:

  • 17:30etatik aurrera Zaharren Egoitzatik “Udaberri paseoa" Santa Marina Plazara  trikitilariekin.
  • Ondoren, Senzala taldearen Capoeira erakustaldia, Alaitzen taldearekin kanta mexikarrak  eta Auzoko taldearen eskutik te dastaketa.

Ekainak 10, martitzena

  • 18:30etan “Innovando en las relaciones laborales”. Hizlaria Oscar Garcia,  “K2K Emocionado” Taldekoa.

Ekainak 11, eguaztena, Kultur etxean

  • 18:30 Bideokonferentzia: “Casa Cereza, apoyo a mujeres presas en  Chiapas".

Ekainak 12, eguena, Herriko Plazan

  • 18:00 Skate Longboard eta Slak Line erakustaldia.
  • Ondoren, Gazta porra eta porron   eta Txiapas txapelketa.
  • Auzoko taldekoek egindako cous-cousa  dastatzeko aukera.
  • 22:00 Fermin Muguruzaren No more tour dokumentala

Ekainak 13, egubakoitza, Asanblada plazan

  • 18:30 Hitzaldia “Otro mundo es posible, aprendamos del zapatismo”. Hizlariak:  Naiara Gorroño eta Izaro Gorostidi  kazetariak eta Jorge Arzuaga, Ahotsa-ko kide eta bazkideak.
  • Ondoren, Haurrentzako jolasak, Ludotekakoek lagundurik.

Ekainak 14, zapatua

  • 12:00 Txupinazoa.
  • Ondoren, Flash Mobaren grabazioa eta haurrentzako ekintzak,Luis Ezeiza Eskolan.
  • 14:30 Herri bazkari  mexikarra (15 euro). Txartelak: Eskoriatzako Aldatz, Goxo Txiki, Cipris eta Inkernu tabernetan; Aretxabaletako Azkena Tadenan eta Arrasateko jai-zale tabernan.
  • Bazkalondoan, Roda Sanchez kantautorea.
  • 17:30 Ametsen Zirkoa Antzerkia.
  • 20:00 Kontzertuak: Jinko Viloba, Perro Lobo eta Revolutionay Brothers.

Ekainak 15, domeka

  • 13:30 Herriko Plazan: Kruda  bermutarekin eta Txapela jaurtiketa.

Aste osoan zehar:

  • Elikagai Bankurako janari bilketa egingo da Kultu etxean, Luis Ezeiza eskolan, Fagor Ederlanen, Elizan, Udaletxean eta Almen Arizmendin.  
  • Chiapaseko kafea eta pastak eskainiko dira hitzaldi, bideokonferentzia eta asanbladatan.
  • Erakusketa: 20 años de sueños

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak