Hona hemen bakoitzari buruzko xehetasunak:
Peoia
Ezinbesteko baldintzak
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- DBE onuraduna izatea
- Eraikuntzako Txartel Profesionala izatea.
- Eskoriatzako Udalean erroldatuta egotea 2012ko maiatzaren 15a baino lehenagotik
- Gidabaimena izatea eta autoa.
- Azken bi programetan parte hartu izana
Baloratuko direnak
- Langabeziarekin zerikusia duten irizpideak:
- Eskaintzen den posturako hautagaiaren egokitasunarekin zerikusia duten irizpideak
- Euskararen ezagutza
IKT arduraduna
Ezinbesteko baldintzak
- Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea.
- Goimailako Heziketa Zikloa: informatika, telekomunikazioa edo baliokidea
- EGA titulua edo baliokidea izatea
- Kontratua kolektibo hauetakoren bateko pertsona bati egindakoak izan beharko da:
- 35 urte edo gutxiago dituzten pertsonak
- 45 urte baino gehiago izan eta lan-eskatzaile moduan gutxienez 6 hilabete daramatenak
- Denbora luzean lanik gabe dauden pertsonak
- Gizarte-bazterketaren arriskuan daudenak
- Ezintasunak dituzten pertsonak
- Familia-ardurak dituzten emakumeak
- Genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeak.
Baloratuko direnak
- Langabeziarekin zerikusia duten irizpideak
- Eskaintzen den posturako hautagaiaren egokitasunarekin zerikusia duten irizpideak
Informazio gehiago gura dutenek www.lanbide.net webgunera edo Eskoriatzako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete.