ATZEGIren urteko hitzordua egingo dute bihar Eskoriatzan

Ane Elordi 2014ko maiatzaren 23a

Gipuzkoako adimen urritasuna duten pertsonen familien elkarteak ekitaldia egingo du bihar Eskoriatzan. Horretarako, egun osoko egitaraua antolatu dute.

Urtero egiten dute hitzordua, Debagoienean bazkide diren familiak bildu, eta festa giroan igaroko dute eguna. Elkartearentzat egun garrantzitsua da; izan ere, bailarako elkartekide guztiek elkarrekin egoteko aukera dute.

Egunari hasiera emateko, Debagoienako bazkideen bilera orokorra egingo dute. Bertan, ATZEGIn guztiok dugu papera, aurkitu zurea! izango dute hizpide. Ondoren, bazkaria egingo dute, Eskoriatzako pilotalekuan, 14:15ean. Bazkalostean dantzaldia egongo da, arratsaldeko 18:00etan emango diote amaiera egunari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak