Duela bi hilabete hasi ziren lanean, eta prestaketa lanak egin ostean, bi astetan egin zuten grabaketa. Ingeleseko irakasgaiko eskoletan egindako ekintza da; izan ere, proiektuka egiten dute lan, libururik jarraitu barik. Hori dela eta, ekintza bereziak antolatzen saiatzen dira; betiko antzerkien ordez, haurrak motibatzeko ikus-entzunezko lanak egiten hasi dira. Txikienek pozik hartu zuten parte, eta lana bukatuta zegoela, aurkezpen ekitaldia egin zuten eskolan. Ingeleserako sarrera goiztiarra era dinamikoan egiten dute, eta antolatzaileen arabera, ikasketa prozesuan emaitza onak ditu.
Dagoeneko antzeko beste proiektu baten ari dira lanean. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek Beautiful Bananas izeneko ikus-entzunezkoa egingo dute, eredu bera jarraituta.