2014/05/25 11:00 - 14:00

Azoka

Bigarren eskuko azoka

Plaza, Eskoriatza
Domekan bigarren eskuko azokaren zortzigarren ekitaldia egingo da Eskoriatzako plazan. Aurrekoetan bezala, denetarik saldu ahal izango da azokan, betiere, egoera onean baldin badago eta bigarren eskukoa baldin bada: liburuak, diskoak, arropa, altzariak, jostailuak, kirol materiala... ez dago mugarik, helburua berrerabiltzea da, irteera ematea bere garaian erosi eta orain behar ez ditugun gauza guzti horiei. Azken azokan izan zuten arrakasta dela-eta, goizean zehar “Rockalean” kaleko rock musika egiten duen taldeak joko du plazan eta inguruetan.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak