2014/05/09 - 2014/05/23 10:00

Izenematea

Bigarren eskuko azokarako mahaien eskaera

Kultura etxea, Eskoriatza
Hilaren 25ean, domeka, bigarren eskuko azoka egingo da ostera Eskoriatzako plazan. Denetarik saldu ahal izango da azoka horretan, egoera onean baldin badago eta bigarren eskukoa baldin bada. Betiko moduan, Udalak mahaiak jarriko ditu zerbait saldu nahi duenak postua jarri ahal izateko. Interesa dutenek mahaia eskatu ahal izango dute 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta edo kultura@eskoriatza.net helbidera mezua idatzita. Pertsona bakoitzak mahai bat izateko eskubidea izango du.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak