Erakusketa Gipuzkoa izena du, eta horretan, lurraldeko askotariko lekuak irudikatu ditu margolariak. Besteak beste, baserriak, elizak eta paisaiak ikusiko dituzte bisitariek museoko beheko solairuan dagoen erakusketan. Eskoriatzako San Pedro eliza ere irudikatu du Xabier Oianguren.