Irteerak, dokumentalak, orientazioa eta oinarrizko jauzia, besteak beste, Eskoriatzako II. Mendi Astean

Julen Iriondo 2014ko maiatzaren 14a

Gaur aurkeztu dute Eskoriatzan datorren domekatik hurrengora, hilaren 18tik 25era, herrian egingo duten Mendi Astea. Eskoriatzako Udalak, Huhezik eta Arizmendi Ikastolak antolatuta, zazpi ekintza egingo dituzte.

7 elizate ibilaldia, hilaren 18an; Euskal Herriko Altxorretan Barrena, Arkaitz Astiazaranen 4.400 kilometroko bizikleta bidaiaren gaineko dokumentala astelehenean; Gabez takarraran lasterketako ibilbide zati batean barrena mendi irteera martitzenean; eta oinarrizko jauziaren gaineko dokumentala eguaztenean.

Orientazioa ere landuko dute bi egunez Eskoriatzako Mendi Astearen barruan. Egubakoitzean jokoak egingo dituzte plazan, eta Garaion orientazio zirkuituak domekan, hilaren 25ean.

Aurretik, zapatuan, kirol elkartearen eguna ere badela-eta, familientzako mendi bizikleta irteera izango da.

Ekintza gehienetarako izena eman beharko da, eta gutxieneko lagun kopuru bat egon beharko da aurrera eraman daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak