Urtero moduan, bertso afari musikatua egingo dute maiatzaren 16an, egubakoitza, Apotzagako elkartean; eta dagoeneko salgai daude horretarako txartelak. Interesa dutenek Inkernu, Aldatz eta Goxo Txiki tabernetan erosi ditzakete 15 eurotan. Hilaren 15era arte egongo da erosteko aukera.
Eingeinke gazte ekimenak eta Hankamotx bertso eskolak elkarlanean gertatutako saio horretan lau bertsolarik hartuko dute parte: hain justu, Jon Martinek, Egoitz Zelaiak, Egoitz Aizpuruk eta Xamoak. Afaria 21:00etan hasiko da, esan bezala, Apotzagako elkartean.