Kultura etxea, Eskoriatza
Toponimoen erakusketa egongo da zabalik 12:00etatik 14:00etara.
Udalbatzak leku izenak behin betiko onartu aurretik, jendaurrean jarri gura izan ditu Udalak, egon daitezkeen akatsak zuzentze eta ekarpen berriak jasotze aldera. Horren bueltan, erakusketa zabalik dagoen bitartean lagun bat egongo da bertan, toponimoei buruzko azalpenak ematen eta egon daitezkeen ekarpenak jasotzen; Onintza Ezkibel eskoriatzarra da bera.
Hizkuntza: Euskara