Aurten izan da berezitasunik: Aiton-amonen biografia delako lehiaketa egin dute LHko 6. ikasturtekoen artean, eta sariak banatu zituzten egubakoitzean. Irabazleak 100 axtroki lortu zituen. Bestalde, irakurraldi publikoa egon zen eta dozena erdi bat lagun animatu ziren gustuko liburu bateko pasarte bat besteen aurrean irakurtzera.