'Erdaldun berrien kluba' antzezlana eskainiko dute gaur gauean Eskoriatzan

Jon Moñux 2014ko api. 11a, 11:45
Arrasateko gaztetxean egin zuten 'Erdaldun berrien kluba' antzezlanaren irudi bat.
Huheziko fakultatean egingo dute antzezlana. 22:30ean hasiko da eta doan izango da. Arrasateko AED elkarteak ekoiztu du, eta euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatzea da helburua.

Irantzu, euskaraz pentsatzen eta sentitzen duen, eta, ahal duenean, euskaraz diharduen gazte eskoriatzarra da. Antzerkian, gazteleraz hitz egiterakoan sortzen zaizkion arazoak eta bizipenak azaltzen dira. Hizkuntza transmisioaren, emetasunaren eta genero rolen inguruko hausnarketak ere eragingo ditu talde arrasatearraren lanak, umorea erabiliz betiere. 

Idoia Etxeberria oñatiarrak idatzitako gidoia da, eta Olatz Pagalday Eskoriatzako aktoreak eraman du oholtzara. Orain dela bi hilabete inguru estrenaitu zuten Erdaldun berrien kluba Arrasateko gaztetxean, eta Eskoriatzako emanaldiaren ostean, Aretxabaletako zineman dute hitzordua, maiatzaren 9an. 

AEDren antzezlanak 

2011ko maiatzean estreinatu zuen Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteak bere lehenengo antzerkia, Buah txabal!. Unai Iturriaga izan zen gidoilaria. Estreinalditik hona, ehun emanilditik gora egin ditu Jon Zubiagak bakarrik antzeztutako lanak. 

Bi antzerkiek euskararen erabileraren gaia dute oinarri, izan ere, AED elkartearen ustez, "badirudi antzerkia formatu egokia izan daitekeela hizkuntzaren gaia euskaldunei modu atsegin eta erakargarrian gerturatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak