Azkoaga Enea hotela, Eskoriatza
Luis Vil amurriarraren film laburrez eta musikaz gozatzeko aukera dago bihar, zapatua, Azkoaga Enea hotelean. Lehenik eta behin, 20:00etan, Vilek berak zuzendutako hiru film proiektatuko dira: hain justu, Flores de papel eta Paranoicos izeneko film laburrak eta Extraño bideoklipa.
Lehenengo lana 2010an egin zuen, eta 48 minututan buruko gaitza duten bi lagunek ezkontzera doazela eta aurre egin behar dizkioten oztopoak jorratzen ditu. Handik urtebetera grabatutako Paranoicos film laburrean oporretan doan familia baten abenturak azaltzen ditu arabarrak. Extraño bere azken lana da; Marcos Alonsoren laguntza izan du horretan.
Hizkuntza: Euskara