Liburutegira eroandako liburu bakoitzarengatik, trukean, txartel bat emango da, azokan beste liburu bat hartu ahal izateko. Eguaztena, hilak 9, baino lehen eroan behar dira liburuak liburutegira.
Irakurraldi publikoa
Azoka egiten den bitartean, Zu be irakurle! irakurraldi publikoa izango da. Herritarrek gustuko duten liburu bat gomendatzeko aukera izango dute pasarteren bat irakurriz, euskaraz, gazteleraz edo gura duten hizkuntzan. Baldintza bakarra da irakurraldia laburra izatea. Horretan parte hartu nahi dutenek aurretik eman behar dute izena biblioteka@eskoriatza.net postan edo 943 71 31 35 telefono zenbakian.