Gorka Azpitarte preso eskoriatzarra aske

Imanol Gallego 2014ko martxoaren 26a

Gorka Azpitarte presoa espetxetik irten ostean.
Lau preso askatu dituzte gaur, tartean Gorka Azpitarte eskoriatzarra. Hala jakinarazi du Twitter bidez Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak.

Fleury espetxean (Frantzia) zegoen Azpitarte. 2009ko apirilaren 18an atxilotu zuten eskoriatzarra Ipar Katalunian, eta Iazko irailean bost urteko zigorra ezarrio zion Frantziako Auzitegiak, ETAren aparatu militarrean ardurak izatea egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak