Horretaz gain, Eskoriatzako Udalean ordezkatuta dauden EAJ, PSE-EE eta Ezker Anitzeko zinegotzi bozeramaileen (Aitor Urrutia, Jose Luis Cantero eta Juan Luis Merino) iritzia ere jasoko dute eta baita herritarren galderak ere.
Mirian Biteri eta Imanol Gallego lankideek Eskoriatzako kaleetan jasotako herritarren berbak ere ikusi eta entzun ahal izango dira.
Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko aukera dute eta horretarako hainbat bide dituzte, aldez aurretik galdera edo iruzkinak bidalita. Honako hauek dira moduak:
- Whatsapp: 688 69 00 17
- Telegram: 688 69 00 17
- Telefono erantzungailu automatikoa: 688 69 00 17
- E-posta: harira@goiena.com
- Twitter: #harira
Saioa gaur, martitzena, 22:00etan emitituko da, Eneko Azkaratek aurkeztuta.