Lanean dihardute Santa Ana eta Arbiñoste lotzen dituen zubian

Mirian Biteri 2014ko martxoaren 20a

Langileak lanean.
Herrigunea oinezkoendako erosoagoa egiteko asmo horretan, Oinezkoak lehenengo proiektuaren barruan hain zuzen, erdigunea ibilgailuendako mugatzea dago. Baina, mugatu aurretik, horko zirkulazioa desbideratuko den inguruak egokitu behar dira, eta horretan dihardute langileek Santa Ana eta Arbiñoste lotzen dituen zubian.


Zubi hori indartu eta ondoan, egurrezko pasabide bat jarriko dute, oinezkoak handik pasa daitezen. Olazarren, ere egurrezko beste zubia jarriko dute Telefonica ondoan. Horrez gain, alde bateko zein besteko inguruneko errepide zatiak asfaltatu beharko dira. Guzti hori egiteko bi hilabete eta erdi beharko dituzte langileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak