2014/03/06 - 2014/03/12 09:00

Izenematea

Lan eskaintza

Lanbide, Eskoriatza
Eskoriatzako udalak lan eskaintza deitu du administrari-zergabiltzailea lanaldi osoan 5 hilabetetarako kontratatzeko. Eguaztena, hilak 12, baino lehen eman behar da izena Lanbiden. Honako baldintzak eskatzen dituzte: Lanbiden (Euskal Enplegu Zerbitzuan) izena emanda egotea. Goi mailako Heziketa Zikloa: administraria edo baliokidea. EGA maila izatea. Eskoriatzako Udalean erroldatuta egotea. Eta honakoak baloratuko dira: Langabeziarekin zerikusia duten irizpideak. Eskaintzen den posturako hautagaiaren egokitasunarekin zerikusia duten irizpideak. Informazio gehiago gura dutenek, Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete bulegora joanda edo 943 71 31 36 telefono zenbakira deituta.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak