Atxurre aurreratu zen markagailuan kontraeraso baten. Atsedenaren aurretik berdindu zuen Eskoriatzak. Sari handia, intentsitate txikiko zati baten. Atxurrek atzean itxaroten zuen, gero kontraerasoan irteteko asmoz. Pavok, estrategia aldatu zuen, eta erritmo gehiago sartzeko asmoz, pibota hegalera zabaldu zuen.
Bigarrenean, konfiantzarekin irten ziren kantxara eta baloia azkar mugituz, hamar minutuan, lau gol egin zituzten, 5-1 aurreratuz.
Lehia erabakita zegoela, ondo defendatu zuten, Atxurrek atezaina jokalari moduan ipini zuenean.