Merkatarien elkarteko kide Eider Kortazarrek azaldu digu asmoa dela moneta lokala herritar guztiei eskaini ahal izatea, eta ez bakarrik tokiko garapena sustatzeko Udalak emango dituen diru laguntzen bidez jasoko dutenei. Horrekin batera, jakinarazi du eskaintza mugatua dela, eta, hortaz, trukea ahalik eta azkarren egitea gomendatu du; gainera, esan bezala, bost egun baino ez du iraungo kanpainak. Bada, elkartea osatzen duten herriko 24 komertzioetan egin ahal izango da trukea.
Elkartearen eguna hilaren 15ean
Datorren asteko eskaintzaz gain, baina, bestelako ekintzak ere antolatzen dihardu Axtrokik; tartean, martxoaren 15ean, zapatua, egingo duten Axtroki merkatari elkartearen eguna.