Izena ematearekin batera, 34 euro ordaindu behar dituzte elkarteko bazkideek.
Plan bikaina prestatu dute egun horretarako: 08:30ean egin dute hitzordua autobus geltokian eta handik, Idiazabalera joango dira, Gaztaren Interpretazio Zentroa bisitatzera. Bazkaltzera joan aurretik, Ordiziako azoka ikusiko dute; eta arratsaldean, Ornomuño baserria bisitatuko dute.