Jose Luis Cantero zinegotzi sozialistak berretsi egin du bere alderdiak sistema horrekiko duen kontrakotasuna "Udalari hainbat mozio bitartez helarazitakoa"; eta gogora ekarri du Eskoriatza Garbiaren ekintzak babestu egin dituztela, eta besteak beste, horren ondorioz utzi zutela Hondakinen Mahaia, "proba pilotuarekin ikusi den moduan erabateko porrota izan den eta herriarendako guztiz negatiboa den sistema bat sozializatzeko paripea besterik izan ez zena".
Canterok nabarmendu du sozialistak birziklapenaren eta bosgarren edukiontziaren alde azaldu direla beti.
"Udal kutxak hustu"
Eta dio atez atekoa "oso garestia" dela, hari aitortutako "ingurumenarekiko onurak" ez daudela "frogatuta" eta "Udal kutxak hustu" egingo dituela, "ez dugun dirua xahutuko duela salatzen dugu", dio zinegotzi sozialistak.
Bukatzeko, sozialistek diote atez atekoari kontra egiten segituko dutela, "orain arte moduan", baina orain Eskoriatzak bide hori "erabat babesten" duela "egiaztatuta".