Hauek izan dira saridunak:
Aretxabaleta
Aretxabaletan hauek izan dira sarituak: mozorro orijinalenaren saria Erasmus-ekoek eraman dute; kale animazioaren saria, ostera, gladiatoreek jaso dute; muntaiarik onena, berriz, UDAko jokalariena izan da Noeren Arkarekin; bikote edo bakarkako saria Mayorcetes majoretteek lortu du; txiki eta nagusiak batera mozorrotutako saria, ostera, egiptoarrek irabazi dute. 16 urtetik beherakoen artean bost hauek saritu dituzte, hurrenez hurren: Alizia, martzianoak, tankea, Aretxabaletako kaxeroak eta Hawaianak.
Arrasate
Arrasaten ere banatu zituzten mozorroen sariak eta hauek jaso zituzten: kuadrilla onenarena Caravana de mujeres taldearendako izan zen; karroza onenaren saria, berriz, sorgin trena egin zuen taldearentzako izan zen; gizonezko onena udaltzainez jantzitakoa izan zen eta emakumeetan, berriz, igerilariz jantzitakoek irabazi zuten saria. Tabernei dagokienez, Irati tabernak eskuratu zuen saria.
Eskoriatza
Eskoriatzari dagokionez, hauexek izan ziren garaileak: lehenengo bi sariak jaso zituzten Esko-Brasil eta Eskoriatzako sardina-saltzaileek; bigarren bi sariak Gospeleleak eta Dragoi Khan-ekoek lortu zuten; hirugarren gelditu ziren, berriz, Eskoriatzako zonbien ezkontzakoak eta drag queen-ak. 16 urteteik beherakoen lehian bi talde aurkeztu ziren eta biak saritu zituzten: Toys "R" Us eta Recortables black.
Aramaio
Aramaion ere saritu zituzten mozorroak. 14 urtetik gorakoetan lehenengo saria jaso zuten Talo-Western bezala mozorrotutakoak eta bigarrena Eguaztenetako ardi galduak taldeak lortu zuen. 14 urtetik beherako sarituak, ostera, hauek izan ziren: lehenengoak motorzale zihoazenak eta bigarrenak Aramaioko Eguzki zirkoa taldekoak. Mozorro originalenei saria, berriz, hauendako izan zen: lehenengoa, Eguaztenetako ardi galduak taldearentzako eta bigarrena galtzagorrientzako.