Mozorro desfilea egingo dute zapatu eguerdian

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 28a, 13:18
Ohiturari jarraituz, Urdelarderorekin eman diete hasiera Aratusteei Eskoriatzan; atzo, eguena, izan zen hori, eta, eguraldiak lagundu ez izanaren ondorioz, umeek kantatu eta txistorra jan aterpean egin zuten arren, ederki pasa zuten eguna. Atzokoa pasata, egun handiaren bezperan aurkitzen dira gaur.

Izan ere, bihar, zapatua, izango da egun handia herrian. Eguerdian hasiko dira ospakizunak, mozorroen desfilearekin. Orain arte arratsaldez egin izan da hori, baina aurten aldatzea erabaki dute. 13:00etan hasiko da Huheziko aparkalekutik, eta lehiaketan parte hartu gura dutenek ordu erdi lehenago aurkeztu behar dira toki berean.

Herri bazkaria ere izango da pilotalekuan, 14:30ean; 310 lagun elkartuko dira han. Bazkaldu ostean, 17:00etan, zezentxoetan eta ponietan ibili ahal izango dira txikitxoenak; eta 18:00etan, Egan taldeak girotuko du plaza. Lehiaketaren sari banaketa, ostera, 19:00etan egingo dute.

Martitzenean, gehiago

Hiru hitzordu batzen ditu Aratuste-martitzeneko egitarauak:

  • 10:30ean, umeen jaialdia.
  • 17:00etan, kukumarroak.
  • 18:00etan, Jon Urbieta DJa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak