Beka horren helburua da irudien bidez herriko historia ikertzen jarraitzea, bi ardatzetan oinarrituz: batetik, antzinako lanbideak eta industrializazioaren hasiera; eta, bestetik, Eskoriatzako herriguneko etxeak XX. mendeko lehen herenean.
Lana egiteko sei hilabetekoa epea izango da, eta egunero, gutxienez, lau ordu eskaini beharko zaizkio horri;bekaren zenbatekoa, ostera, 3.000 eurokoa da.
Eskakizunak
Beka norbanakoek edo lan taldeek jaso ahal izango dute; bestalde, ezinbestekoa izango da Eskoriatzan erroldatuta egotea eta 18 eta 30 urte bitartean izatea. Horrez gain, beka hartzailea gai izan beharko da lana euskaraz nahiz gazteleraz egiteko.