'Euskalduna naiz eta arraroa nago' bakarrizketa saioa Eskoriatzan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko ots. 21a, 09:23
Euskalduna naiz eta arraroa nago bakarrizketa saioa eskainiko dute gaur, egubakoitza, Eskoriatzako Huheziko fakultatean, 22:30ean hasita. Barry Manley irlandar-euskaldunaren eta Aitor Txarterina nafarraren eskutik euskaldun izatearen ondorioez egingo dute berba eta euskaraz bizi izateko tresna edo gakoak emango dituzte.

"Bakoitzak hiru zati ditugu, eta Barryk, gainera, musika uztartzen du bere emanaldian. Bi umore, bi estilo uztartzen ditugu; ni ironikoagoa naizela esango nuke, eta Barryk, ostera, txiste gehiago baliatzen ditu". Hala eman du aditzera Txarterinak.

Oraindik ere euskaldun izatea arraro izatearekin lotzen dela dio eta euskaraz bizi izatearen esperientzian oinarritutako lana ikusi ahal izango da gaur Eskoriatzan: "Eta ondorio batzuez ere hitz egingo dugu, batzuk onak eta beste batzuk abisu modukoak dira". Betiere, umore puntuarekin jorratuko dute gaia, eta gogoetara bultzatzeko ere balio izango duela dio Baltziskueta ezizenez ezagun den nafarrak.

"Hizkuntza minorizatuak ditugun jendarteok gorabehera, beldur eta bestelakoak partekatzen ditugu, eta mugak gaindi ditzakeen obratxoa dela esango nuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak