Salgai daude Eskoriatzako mozorro bazkarirako txartelak

Mirian Biteri 2014ko ots. 19a, 12:01
Astebete pasatxo baino ez da falta aurtengo Aratusteetarako, eta Eskoriatzako Udaleko Kultura sailak gertu du horren bueltan gertatutako egitaraua. Tartean, Aratuste-zapatuan egingo den herri bazkaria dago; horretarako txartelak martitzena, otsailak 25, egongo dira salgai Goxo Txiki eta Inkernu tabernan.

Urtero moduan, bi menu izango dira: helduenak 15 euro balio du eta honakoa izango du: marmitakoa, txerri txuletak txingarretan erreta eta tarta. Umeena, ostera, makarroi, oilasko-bularka eta tartarekin egongo da osatuta, eta 10 eurotan daude salgai.

Erreserba bazkarirako

Udaletik gogorarazi dute bazkaltzeko tokia erreserbatu ahal dela aurten ere, kultura@eskoriatza.net postara mezua idatzita, edo 943 71 46 88 telefono zenbakira deituta. Bazkaria, esan bezala, martxoaren 1ean da, 14:30ean, pilotalekuan.

DesfileaBestalde, egun berean egingo den mozorro lehiaketan parte hartzeko izen-ematea ere zabalik dago. Arratsaldean beharrean, eguerdian egingo dute aurten desfilea; hain justu, 13:00etan hasiko da Huhezi aparkalekutik, eta pilotalekuan amaitu. Lehiaketan parte hartzeko aurretik eman daiteke izena kultura@eskoriatza.net postan edo 943 71 46 88 telefono zenbakian. Dena dela, egunean bertan ere eman ahalko da izena, desfilea hasi baino ordu erdi lehenago agertuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak