Udaletik jakinarazi dute parte hartzeko modalitate bakarra dagoela: hain justu, gutxienez, lau lagunekin osatutako taldeekin. Horrekin batera, azaldu du koadrila bakoitzari zenbaki bat emango zaiola, desfilerako ordena adierazteko.
Sariak ematerakoan, Kultura azpibatzordeko kideekin osatutako epaimahaiak honakoak izango ditu kontuan: desfilean erakutsitako umorea, sortzen duen giroa, originaltasuna, janzkera, eszenografia eta mozorroak egiterakoan birziklatutako materialak erabili izana.
Saria Axtrokietan
Aurtengo lehiaketako sariak Axtrokietan emango dituzte: helduen artean 300 eta 200 Axtrokiko bina sari, 100 Axtrokiko sari bat eta beste 100 Axtrokiko sari berezia. 16 urtetik beherakoek askaria irabaziko dute, gehienez 100 Axtrokikoa izango dena.
Aurten desfilea eguerdian bada ere, sari banaketa arratsaldean izango da. Hain justu, 19:00ak aldera plazan jakinaraziko da lehiaketako irabazleak zeintzuk diren, eta sariak banatuko dira.