17:00etan gertatu zen istripua. Eskoriatza parean, GI-3310 errepidetik zihoan auto bat galtzadatik atera zen, aparkatuta zeuden atoi eta auto banaren kontra joz; horiek enpresa bateko fatxadaren kontra jo zuten, ondorioz. Ertzaintzaren patruila bat bertara joan zen eta osasun-langileen laguntza eskatu zuen, biktima artatzeko; zauriak zituen buruan.
Agenteek beharrezko kudeaketak egin ostean, baina, istripua izan zuen gidariak ez zuela gidabaimenik egiaztatu zuten eta atxilotu egin zuten, epailearen aginduz; bide-segurtasunaren kontrako delitua egozten diote. Hori horrela, ospitalean artatu ondoren, ertzain-etxera eraman zuten, beharrezko izapideak egiteko.