Eskoriatzako neskek 42-45 galdu zuten Atletico San Sebastianen aurkako partiduan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko otsailaren 9a

Defentsan lan izugarria egin zuten Eskoriatzako neskek eta partiduaren lehen hiru laurdenak nahiko kontrolpean izan zituzten. Atsedenaldira 18-11 irabazten joan ziren baina horren ostean bi taldeen artean markagailuan zegoen tartea txikitzen joan zen. Partiduaren azken laurdena oso parekatua izan zen eta luzapenean bi taldeetako edozeinek irabaz zezakeen.

Irabazteko aukerak izan zituzten defentsan oso fin ibili zirelako baina hainbat huts egite ere egin zituzten eta aurkariei egoera erraztu zieten. Eskoriatzakoek 18 jaurtiketa libre huts egin zituzten; aurkariek, ostera 5 bakarrik huts egin zituzten. Luzapenean ere beste 6 jaurtiketa libre huts egin zituzten eta azkenean 42-45 galdu zuten. Zapore gazi-gozoaz gelditu ziren eskoriatzarrak egubakoitzeko partiduaren ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak