Amets Arzallus eta Miren Amuriza Twitter bidez jarritako gaien gainean

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 5a, 09:05

Amets Arzallus eta Miren Amuriza.
Bertso saio berezia antolatu du MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak hilaren 13rako. 'Bertxio' bertso saioa izango da, eta Arzallusek eta Amurizak jardungo dute kantuan, ez ohiko moduan jarritako gaien gainean.

18:00etan hasiko da bertso ekitaldi berezia, MUko Eskoriatzako campusean. Ekitaldi horretan, Amets Arzallusek, 2013ko Bertsolari Txapelketako irabazlea, eta Miren Amurizak, bertsolari eta Huheziko ikasle ohia, kantatuko dute, Twitter bidez entzuleek jarritako gaien gainean.

Bertsolariak eta entzuleak elkar-eragiten

Saio bitxia izango da bertsolariek eta entzuleek elkar-eragingo diotelako: entzuleek bidalitako txioak eta proposatutako gaiak bilduko dira aretoan jarriko den pantaila handi batean; geroago, bertsolariek gai horien gainean kantatuko beharko dute. Gainera, Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako bi ikaslek ere egingo dituzte gai-jartzaile lanak.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Euskara Batzordeak antolatu du Bertxio ekitaldia, Eskoriatzako Udalaren laguntzarekin. Bertso saioak sarrera librea izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak