Eskoriatzako Zaldibar Antzokiko hirugarren faserako lehiaketa hutsik geratu da

Mirian Biteri 2014ko otsailaren 3a

Eskoriatzako Zaldibar Antzokiko bigarren faseko lanak amaitzear daude, eta hilabete honetan bertan hirugarren fasearekin hasteko asmoa zuen Udalak. Baina, eraikina gizarte eta kultur erabileretarako birgaitu eta egokitzeko lan horiek egiteko lehiaketa hutsik geratu da.

Beñat Herce alkateak iragarri du bigarrenez jarriko dutela martxan lehiaketa, horrek suposatzen duen atzerapenarekin. Dena dela, gaineratu du espero duela atzerapen hori larregikoa ez izatea.

Sarrerako atarte bat, guztia kristalezkoa, eta inguruko urbanizazio lanak garatuko dituzte obra horietan. Sarrerako atartean, leihatila kokatuko dute, eta aretora sartu aurreko gunea ere egongo da. Horrez gain, lehen solairura igotzeko eskaileretarako sarbidea ere izango da gune hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak