Antsoategi deituko da Eskoriatzako biribilgune berria

Mirian Biteri 2014ko urtarrilaren 30a

Antsoategi biribilgunea.
Urtarrileko ohiko osoko bilkuran, erdialdeko biribilgune berriari izena jartzea erabaki zuten Eskoriatzako udalbatzako ordezkariek: Antsoategi deituko da aurrerantzean. EAJ udal taldeak egin du proposamena, inguruko toponimian oinarrituz.

EAJ udal taldeak egin du proposamena, inguruko toponimian oinarrituz. Horren harira, batzarrean honakoa jakinarazi zuen Euskara zinegotzi Maider Landak: "Ingurune horretatik Bolibar erreka doa behetik, eta zubi bat zegoen hor; Antsoategi zubi moduan dago jasota Eskoriatzako liburuan. Bestalde, ikerketa toponimikoak agerian utzi du Santa Ana auzoari Antsoategi auzoa ere deitzen ziotela".

Udal talde guztiek bozkatu zuten izen horren alde, Ezker Anitza-IU izan ezik, abstenitu zela. Talde horren ordezkari Juan Luis Merinok "gizarte arloan lan egiten duten elkarte edo norbaiten izena" proposatu zuen.   

Osoko bilkura berean beste hainbat gai ere jorratu ziren; biharko paperean aurkituko duzue horien gaineko informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak