Zabalik dago ostera gurasoen topagunean izena emateko epea

Mirian Biteri 2014ko urt. 24a, 10:56
Gurasoen elkargunerako erabilitako kartela.
Lehen hiruhilekoa amaitu ostean, gurasoen topagunean parte hartu gura dutenei izena emateko aukera zabaldu diete ostera Eskoriatzan. Hilaren 31 baino lehen eman behar dute izena 0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoek, kultura etxeko Gazteria Zerbitzuan.

Guraso elkargunea, haurtzaroaren gaia lantzeko elkargunea da. Umeen munduan sakontzea du helburu, beraien garapenaren inguruan gurasoek dakitena partekatzea eta beraientzako onena izan daitekeenari buruz pentsatzea, bakoitzaren errealitatetik abiatuta.

Saioak Huheziko Hazitegi Proiektuko partaideek dinamizatuko dituzte. Haurren garapen osasuntsuan eragina duten faktoreak aztertzen dituen ikertaldea da. Saioek izaera dinamikoa izango dute. Gurasoek adostuko dute zer aztertu eta partekatu nahi duten. Dinamizatzaileek eztabaidak eta zalantzak bideratuko dituzte, ikus-entzunezko material anitzak eskainiz.

Saioak eguenetan

Eguenetan, hamabostean behin elkartuko da elkargunea Ibarraundi museoan, 18:00etatik 19:30era, otsailean hasi eta apirilera arte. Egutegia izena eman dutenen artean adostuko da. Bestalde, matrikula 10 eurokoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak