Amaitzear daude Santa Mariñeko aparkaleku berriko lanak

Mirian Biteri 2014ko urt. 10a, 13:00

Atzo goizean ateratako irudia.
Oso aurreratuta daude Santa Mariñeko aparkalekuko obrak. Abendu hasieran hasi ziren lanekin, eta asmoa da datorren astean bertan zabaltzea 80 bat ibilgailuendako gune berria. Obretako arduradunak jakinarazi digu asfaltatzea eta margotzea baino ez dela falta, eta eguraldiak laguntzen badu, aurreikusitako epeak beteko direla eta asteon bertan amaituko dutela lanekin.

Obrak, baina, ez dira amaituko. Langileek oraindik lanean dihardute erdiguneko biribilgunearen ingurunean, eta datozen asteotan Olazar eta Arbiñoste inguruetan hasiko dira lanean. Jakina denez, martxorako Bolibar eta Azkoaga Enea hotelaren arteko zatia ibilgailuendako mugatu eta oinezkoendako ireki gura da, eta hori ahalbideratzeko, bide alternatiboak egokitu behar dira aurretik. Hain justu, Olazarren, besteak beste, oinezkoendako zubia jarriko dute Telefonica ondoan; eta Arbiñosten ere, garbileku ondoan, egurrezko zubi berria izango dute oinezkoek. Horrez gain, ingurunea asfaltatuko da eta Arbiñoste eta Aranburuzabala kaleetako bidegurutzea zabalduko da.  

Erdiguneko errepidea

Bestalde, herriko hegoaldea zeharkatzen duen errepide zatia ere asfaltatu da datozen asteotan; hain zuzen, Aranburuzabala kalea eta Dorleta eta Olazar arteko pasabidea. Iparraldeko errepide zatia dagoeneko asfaltuta dago, eta margotze eta  seinaleztatze lanak falta dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak