Areto futbolean hitzarmena sinatu dute Debabarrena eta Eskoriatzako elkarteek

Mirian Biteri 2014ko urt. 9a, 12:32

Eskoriatzako Kirol Elkartearen bulegoan sinatu zuten atzo hitzarmena.
Eskoritza Kirol Elkarteko areto futboleko sailak lankidetza hitzarmena sinatu zuen atzo iluntzean Debabarrenako klubarekin. Eskoriatzako arduradun Narciso Pavok azaldu du asmoa dela Gipuzkoa mailako areto futbola indartzea.

Hainbat puntu ditu hitzarmenak: batetik, teknikoak formatzerakoan kluben arteko kolaborazioaz egiten da berba; horren harira, besteak beste, urtero hiru hitzaldi teoriko zein praktiko egitea adostu dute. Horrez gain, kluben arteko topaguneak ere aurreikusi dituzte; denboraldia hasi aurretik zein amaitzen denean egingo dituzte horiek.

Beheko kategorietan lanean

Bestalde, beheko kategorietan egiten den lanari ere garrantzia eman gura diote. Debagoiena zein Debabarrena osoan maila horiek indartzeko neurriak hartzea erabaki dute. Beste askoren artean, udalerriekin hitzarmenak egitea, eta horien bidez udaleku ibiltariak antolatu nahi dituzte,

Bestetik, ondo dabiltzan jokalariei erreferentziazko taldeetan jokatzeko erraztasunak ematea eta bi klubetako jokalarien arteko elkartrukea aurreikusten da; eta baita, Espainia mailan, bi elkarteetako jokalari gazteekin taldea osatzea ere.

Azkenik, Pavok nabarmendu du hasiera baino ez dela eta Gipuzkoako klub gehiagorekin nahi dutela elkarlanean lan egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak