Gabonetako parkea zabalik gaurtik Eskoriatzan, haurrek jolas egin dezaten

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko abe. 26a, 10:25
Gaur, hilak 26, puzgarriak jarriko dituzte Eskoriatzako igerilekuan. Bihar eta etzi, berriz, hilak 27 eta 28, Manuel Muñoz kiroldegiko kantxan askotariko ekintzak egiteko aukera izango dute haur eta gaztetxoek. Hilaren 29an, domeka, igerilekua haurren paradisu bihurtuko da berriro puzgarriekin.

Haur eta gaztetxoek primeran pasatzeko aukera daukate gaurtik hasita Eskoriatzak Gabonetako parkearekin.

Puzgarriak igerilekuan

Gaur eta domekan, hilak 26 eta 29an, puzgarriak jarriko dituzte kiroldegian. Ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 13:00etara 11 eta 13 urte bitartekoak; 17:00etatik 18:30era 0 eta 6 urte bitartekoak (gurasoekin batera joan behar dira adin tarte horretako umeak); 18:30etik 20:00etara 7 eta 10 urte bitartekoak. Igerilekuko sarrera hiru eurotan salduko da; Gabonetako parkerako lau egunetako bonoak, ostera, 12 euro balio du.

Askotariko ekintzak kantxan

Bihar eta etzi, hilak 27 eta 28, askotariko ekimenak egingo dituzte kiroldegiko kantxan, hala nola, puzgarriak, ohe elastikoak, tailerrak, wii eta xboxak izango dituzte eskura neska-mutikoek. Goizean, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik parkea. Egun bateko sarrera bost eurotan salduko da; Gabonetako parkerako lau egunetako bonoak, ostera, 12 euro balio du. Guraso eta laguntzaileei eskatzen zaie taberna eta harmaila inguruan egoteko, begiraleen lana errazte aldera eta umeek parkean leku gehiago izan dezaten.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak