Eskoriatzako herriak Joseba Iñurrategi omenduko du egubakoitzean, pilotalekuan

Julen Iriondo 2013ko abe. 23a, 13:42

Joseba Iñurrategi, garai bateko argazkian.
Joseba Iñurrategik 8 urterekin ekin zion bere kirol ibilbideari. Pilotari amateur moduan aritu zen 30 urte bete arte eta, ostean, beteranoetan ere jokatu zuen. 1981ean, Isidro Garate Magunazelaiarekin batera, Eskoriatzako Kirol Elkarteko delegatu kargua hartu zuen. Horrela jarraitzen du gaur egun ere; berak bakarrik, hori bai.

Azkenengo 30 urte hauetan Joseba Iñurrategirekin pilotan edo kirol horrekin lotutako zereginetan aritu diren guztiek (pilotari ohiek, gaur egungo pilotariek, epaileek, delegatuek...) aukera izango dute herriko pilotalekuan berarekin elkartu eta omenaldi xume bat eskaintzeko, abenduaren 27an, arratsaldeko 19:00etan.

Joseba Iñurrategik 8 urterekin ekin zion bere kirol ibilbideari. Pilotari amateur moduan aritu zen 30 urte bete arte, eta ostean, beteranoetan ere jokatu zuen. 1981ean, Isidro Garate Magunazelaiarekin batera, Eskoriatzako Kirol Elkarteko delegatu kargua hartu zuen Felix Berasaluze Boliñaren ordez. Garatek ardura hori utzi zuenean bera bakarrik geratu zen guztiaren kargu, eta horrela jarraitzen du gaur egun ere.

Omenaldiaren antolatzaileek zera adierazi dute ohar batean Iñurrategiri buruz: "Pilota izan da bere pasioa. Pertsona langilea, zuzena, benetan atsegina eta pazientzia handikoa, urteen poderioz eskarmentua hartzen joan da bai pilotari bai pilotari gazteen hezitzaile eta entrenatzaile bezala; gainera, bere jakituria eta ilusioa ingurukoekin partekatzen asmatu duenez, pilotaren baliorik onenak jaso ahal izan dituzte belaunaldi askok.

Iñurrategi erreferente bat da pilota kontuetan eskoriatzarrontzat, berari esker sortu baitzen umeen eskola eta berari esker jarraitzen baitu gaur egun pilotak bizirik herrian".

Abenduaren 27ko omenaldia erabiliko dute "hainbat urtetan egindako lana eta emandako guztia eskertzeko". Abenduaren 26an pilotalekua itxita egongo da prestakuntza lanak egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak