Silbestradie lasterketa aurkeztu dute Eskoriatzan

Jagoba Domingo 2013ko abe. 16a, 20:48

Silbestradie lasterketako aurkezpena.
Urtea sasoitsu amaitu nahian, Silbestradie antolatu dute Eskoriatzan seigarren urtez. Aurtengoan ere, herritar guztiei zabaldu diete korrika egiteko deialdia, eta hainbat berrikuntza egin dituzte egitarauan.

Xanpainarekin topa egin eta korrikan hastea ez da ohikoena, hala ere, Abenduaren 31an, Eskoriatzan Silbestradia hala hasiko dute berriz ere. Jai giroan  topa egin ostean, 17:30ean, 5,5 kilometroko ibilbidea korritzeari ekingo diote atletak. Aurtengoan baina, berrikuntza bezala, plaza inguruan bueltak eman beharrean, herrian zehar beste ibilbide bat antolatu dute, Iñaki Uribe-Etxebarria antolatzailearen esanetan, korrikalarientzat eta ikusleentzat ikusgarria izango delako.

Silbestradia baina, karrera herrikoiaren kutsua duen heinean, lehenengo kilometroak batera egingo dituzte korrikalariek; azken milian (1,600 metro) ordea lasterketa hasiko da. Izan ere, hirugarren Manuel Muñoz Milia saria jokoan egongo da.

Goizean gaztetxoen txanda

Goizean baina, gaztetxoen txanda izango da. Hamar urtetik beherakoen Silbestradia joko bezala planteatzen dutela esan du Uribe-Etxeberriak. Hasteko, 10:30ean zenbakiak banatuko dituzte eta horiek margotuko dituzte korrikalariek. Ostean, mural handi bat margotuko dute, eta guztiak batera, lagun giroan korrika egingo dute

10-16 urteko korrikalarientzat maila berriak

Aurtengo beste berrikuntza, 10-16 urte bitarteko gazteentzat egindako kategoriak izango dira. Uribe-Etxeberriaren arabera, azken urteotan, adin tarte horretako korrikalariek ez zuten euren burua ondo kokatzen; nagusiegiak gaztetxoentzat eta gaztetxoegiak helduentzat. Bada, aurten, arratsaldeko lasterketan hiru maila berri izango dituzte Silbestradiaz gozatu ahal izateko. 10-12 urte bitartekoek, 400 metro korrituko dituzte; 12-14 bitartekoek, 800 metro; eta 14-16 bitartekoek, 1,200 metro. Berrikuntza horri esker, parte hartzeak gora egitea nahi dute, izan ere, disfrutatzeko lasterketa bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak