Haur zein helduek , ekologiaren inguruan zer ikusi eta zer ikasi izan zuten zapatuan zehar Eskoriatzan. Ekolore plataformak, Udalarekin elkarlanean, azoka ekologikoa antolatu zuen eta jende dezente hurbildu zen Ibarraundi museora. Glow kooperatiba gaztearen barruan kokatzen da Ekolore plataforma.
Goiz osoan zehar, Eskoriatzako zein bailarako komertzio batzuek euren produktu ekologikoak saltzen jarri zituzten. Txokolatea, tea, denboraldiko barazkiak, material birziklatuekin eskuz egindako apaingarriak, bigaren eskuko arropa, olioa, zukuak eta sagardoa bezalako produktuak erosteko aukera izan zuten gerturatu zirenek. Gabonak gertu direla aprobetxatuz, herritar askok opariak erosteko aprobetxatu zuten.
Horrez gain baina, goiz eta arratsaldean zehar, familian lantzeko jokoak egon ziren; etxeko txikienak kontzientziatzeko gai horren aurrean. Arratsaldean antzerkia egon zen.