Manuel Muñoz kiroldegiko kantxa, Eskoriatza
Askotariko ekimenak egingo dituzte kiroldegiko kantxan, hala nola, puzgarriak, ohe elastikoak, tailerrak, wii eta xboxak izango dituzte eskura neska-mutikoek.
Goizean, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean, 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik parkea.
Egun bateko sarrera bost eurotan salduko da; Gabonetako parkerako lau egunetako bonoak, ostera, 12 euro balio du.
Guraso eta laguntzaileei eskatzen zaie taberna eta grada inguruan egoteko, begiraleen lana errazte aldera eta umeek parkean leku gehiago izan dezaten.