2013/12/24 18:00 - 20:00

Bestelakoak

Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria

Herriko kaleetatik, Eskoriatza
Apotzagatik datozen Olentzero eta Mari Domingi esku zabalik hartuko dituzte eskoriatzarrek. Jarraian, txistulari eta soinujoleen laguntzarekin, kalez kale ibiliko dira, eta eskoriatzarrok kantuz lagunduko diete. Honako ibilbidea egingo dute Olentzerok eta Mari Domingik: Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala, Arana eta plaza. Gabon egunean, herritar guztiak baserritarrez jantzia joateko deia egin dute.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak