2013/12/04 19:00 - 21:00

Gabonetako apaingarri ekologikoen tailerra

Ibarraundi museoa, Eskoriatza

Ekolore plataforma eta Eskoriatzako Udala elkarlanean ekologiarekin lotutako prozesua antolatzen dabiltza, herria "kontzientziatu eta sentsibilizatzeko" helburuarekin; eta horren bueltan, hainbat ekintza egingo dituzte datozen asteotan. Etzi, eguaztena, da lehena: Gabonetako apaingarri ekologikoen tailerra izango dute umeek. Saioak bi ordu inguru iraungo du eta debalde izango da; interesa dutenek, baina, aurretik eman behar dute izena.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak