2013/10/28 11:00 - 14:00

Horma-irudien margoketa

Herriko jolas parkeak, Eskoriatza

Azken hilabeteotan izandako apurketei erantzuteko hainbat ekintza egingo dituzte datozen asteotan herriko ikastetxeetako ikasleek. Astelehenean, Haur Hezkuntzako umeek horma-irudiak margotuko dituzte. Luis Ezeizako neska-mutikoak 11:00etan hasiko dira horma-irudiak egiten liburutegiko eta Intxaurtxuetako jolas parkeetan; Arizmendikoak, berriz, 10:00etan egin dute hitzordua Aranburuzabalan eta Dorletan. Margotu ostean, esandako parkeetan itsatsiko dituzte horma-irudiak, horiek zaintzeko beharra aldarrikatzeko.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak