Ibarraundi museoa, Eskoriatza
Izaskun Markinez, Debagoieneko Ospitaleko zirujauak Osasun Ikasgela berri bat emango du datorren abenduaren 11. Koloneko kirurgiaren gaia landuko du eta, horri oso lotuta, koloneko minbizia goiz detektatzeko programari eta duen garrantziari buruz ere hitz egingo du honako puntu hauek landuz:
•Zer den koloneko kirurgia.
•Kirurgia behar dezaketen patologiak.
•Koloneko minbizia goiz detektatzeko programa eta prebentzioa.
•Minbizia eta kirurgia.
•Aholkuak.
Hizkuntza: Euskara