2011/12/24 13:00

Olentzero eta Mari Domingi, kalejira eta bestelako ekintzak

Herri osoan, Eskoriatza

Hilaren 24an Olentzero eta Mari Domingiren kalejira egingo da. 12:30ean heriko haurrak plazan elkartuko dira Gabonetako kantak abesteko.12:30etik 13:30era, herriko plazan Olentzeroren laguntzaileak egongo dira haurren eskutitzak jasotzeko. 13:00etan trikitixa eskolako ikasleek kalejira egingo dute.18:00etan Apotzagatik datozen Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diote. Ondoren, txistulari eta soinujoleekin batera, Olentzero eta Mari Domingi kalez kale ibiliko dira (herritarrek kantzu lagunduko dute kalejiran).

Kalejiraren ibilbidea: Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala, Arana eta herriko plaza.

Oharra: Goizean plazan gaztaina erreak jateko aukera egongo da. Udalak Gabon egun honetan, herritar guztiei euskal jantzi tradizionalak jaztera animatu nahi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak